XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Iñakirekin hitz egin diat goizean - esan zuen supitoki - .

Oso haserre zegoen benetan.

Dena azaldu zioat eta nik ere errierta ederra eraman diat kontatu zidana hiri esateagatik.

Baina dena argituta dagoela uste diat.

Bide batez, bera eta bion artekoa ere argitu egin diat, behin hasiz gero, eta horrekin ere kriston haserrea hartu dik, ez bait zian etsi nahi.

- Eskerrik asko, Irene.

Ez ninan arazorik sortu nahi... - esan ahal izan nion.

- Asko kostatu zaiok salatari bat ez haizela onartzea, esan didanez, kolpea burutua zeukaten hi agertu hintzenean...

- Hori gezurra dun!

Niregatik izan ez balitz barruan egongo lirateke.

- Bai, hori ere azaldu zioat.

Eta uste diat azkenean hirekin zorretan dagoela konturatu dela.

Inportantea zera duk: horiek ez diatela enbarazurik egingo.

Erreta zeuden, baina denborarekin pasa egingo zaiek.

- Ez dakin zenbat eskertzen dinadan...

Nire ondoan eseri zen eta masaila laztandu zidan.

Bapatean, musu eman genion elkarri, gartsuki, besarkaturik.

Berriz ere, gorputz osoa sutan izateko sentsazio hori nabaritu nuen.

Ez dakit zenbat denbora eman genuen horrela, sofa moduko (...)